Modulu Orokorrak
Kontratatzen duzun edozein lizentzietan funtzionaltasun eskuragarriak
Modulu hauen bidez, zure aplikazioa konfiguratuko duzu, sarbideen segurtasuna edo negozio txostenak kontrolatuz, besteak beste

Administrazioa eta Konfigurazioa. eGestiona zure lan egiteko modura egokitzen da

Funtzionaltasun honekin aplikazioa zure gustura pertsonalizatuko duzu, negozio prozesu bakoitzaren kudeaketa eredua zure enpresaren funtzionamenduari egokituz. Modulu honek sistemako hainbat taula nagusiak hizkuntza desberdinetan konfiguratzeko eta aplikazioaren parametroak zehazteko aukera ematen du (fitxategien tamaina, jakinarazpenaren periodikotasuna, datuen babesa, OCR prozesua, langileen txartelak …).
Gainera enpresen, lantokien eta gertakarien gaineko operazio administratiboak era masiboan egin ahal izango dituzu, eta zehaztu aplikazioak sortzen dituen jakinarazpenak, posta elektronikoz, nori eta noiz egin.
Zure datuen babesa lehentasunezkoa da guretzat. Horregatik, eGestionako erabiltzaileen baimenak pertsonalizatzeko eta erabiltzailearen mailan segurtasuna definitzeko modulu hau garatu dugu, DBEOren eskakizunak betez.
Funtzionaltasun honekin eGestiona-ren rolak eta sarbideko profilak zehatz ditzakezu eta lantokietan eta horien jardueretan sartzeko segurtasuna ezartzea. Gainera, dokumentu edo negozio-prozesu bakoitzaren kontsulta edo kudeaketaren segurtasuna (gertakariak, helburuak, adierazleak, …) zehazteko eta kudeatzeko erraza izango da, baita egiten dituzun negozio adimen txostenak ere.


Dokumentu Kudeatzailea. Lankidetza sare baten abantailak

Liburutegi dokumentaletan zehar dokumental kudeatzaile bertakotzen da, eGestionaren modulu guztiekin, nahi duzun informazioa partekatzeko barne-mailan, eta zure berezoekin, kontratekin, hornitzaileekin, etabar.
Modulu honek baimentzen dizu zure dokumentun bertsioak kontrolatzea, pertsonalizatutako fitxa dokumentalak zehaztea, zure berezko etiketekin eta kudeatzea fluxu dokumentalak koloreen bidez (argitaratzailea, begiratzailea, baimentzailea, argitaldaria) .
Horrez gain, karpeta eta dokumentu fitxategi bakoitzeko sarbidearen segurtasuna konfigura dezakezu, baita jakinaraztea berrien erabiltzaileei ere .Negozio-adimena erabiliz kudeatzailearen informazioa errentagarri egingo duzu.

Negozio Adimena BI. eGestionak zugatik lan egiten du
Eman errentagarritasuna zure datuei eta hobetu erabakiak hartzea , azken teknologiak erabiliz; BI Excel-en, Power Pivot eta taula eta grafiko dinamikoen bidez. Konfigura itzazu zure negozio-txostenak, aplikatu nahi dituzun iragazkiak zehaztuz, baita jakinarazpen automatikoak eta ohiko hartzaileak ere. Funtzionalitate honi esker, aurrez zehaztutako txantiloiak ere deskarga ditzakezu Excel-en denbora errealean.
Trazabilitatearen bidez, kontrola ezazu posta bidez bidalitako txosten bakoitzaren sarbidea eta zehaztu euren kontsultaren, kudeaketaren edo administrazioaren segurtasuna ,Utzi eGestionak BI-ren bidez, zure negozio-prozesuetan eta enpresa erabakiak hartzean zuri laguntzeko


Modulu honekin, zure negozio-prozesuen kudeaketa eraginkorra egiteko beharrezkoak diren eremuak eta etiketak zehaztu ditzakezu: testua, zenbaki osoak, dezimalak, hautaketa-zerrendak, kontrol-laukiak, eranskinak, aukeraketa anitzeko zerrendak, data eta ordua, etab.
Kudea ezazu elementu bakoitzean (enpresa, langilea, lan tresna, lantokia, dokumentua, etab.) metadatuen erlaitza eta etiketak, behar dituzun datuak betez, eta zehaztu aplikazioaren elementu bakoitzagatik zein etiketak erabili nahi dituzun bete behar diren baldintzak zehaztuz.

Komunikazio-Kanala. Hitz egiten dugu?
Ikusiko duzu zein erraza den eGestionarekin komunikazio pertsonalizatuak egitea, titularrak, estekak, eranskinak eta irudiak modu grafiko eta intuitiboan definituz. Erraza izango da zure komunizaio egituratzea, hartzaileen arabera, helburu (target) bakoitzeko (enpresa motak, lanpostuak, lantokiak, profilak, etab.) eta zure enpresaren jarduera posta elektroniko bidez edo ohar-taula bidez zabaldu
Zure komunikazioen inpaktua jarrai dezakezu eta informazio-fluxua sor dezakezu zure bezeroekin, hornitzaileekin, kontratistekin etab…erregistratutako informazioa errentagarri egiteko , negozio adimenaren eta zure txosten pertsonalizatuen bidez hobekuntza-ekintzak garatuz.

eGestionaren estruktura modularra
Sakatu grafikoko ikono bakoitzean, modulu bakoitzaren xehetasun gehiago ezagutzeko edo sakatu hemen funtzionaltasunetara itzultzeko