Externaliaren ustez, tratatzen duen Informazioaren Segurtasuna eta bezeroei ematen dizkien IT- zerbitzuen hornidura,  negozioaren funtsezko zati bat dira, eta, horregatik, kudeaketa-sistema bat garatu eta ezarri da, ISO/IEC 27001 eta ISO/IEC 20000-1 arauen eskakizunekin bat etorriz, Etengabeko Hobekuntzaren bideari ekiteko antolamendu- eta metodologia-euskarri gisa, honako hauen bidez:

  • Informazioaren eskuragarritasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzea.
  • Informaziorako sarbidea eta hura tratatzeko bitartekoak murriztu eta kontrolatu.
  • Gure bezeroek informazioaren segurtasunari buruz dituzten betekizunak bete.
  • Segurtasun-gorabeherak prebenitzeko, kudeatzeko eta konpontzeko baliabideak izan.
  • Zerbitzuak gure bezero eta erabiltzaileen beharrekin bat datozela ziurtatzea.
  • Negozio-baldintzak, legezkoak eta erregelamenduzkoak betetzea.
  • Teknikoki gaituta eta behar bezala trebatuta dauden langileak izatea, lanak eskatutako kalitate-bermeekin egin ditzaten.
  • Langile guztien parte-hartze aktiboa, lanpostuaren autokudeaketaren kontzeptuan eta etengabeko prestakuntzan oinarrituta.
  • Produkzio-prozesurako egokiak diren eta eskatutako zehaztasun-mailarekin bat datozen baliabide materialak eskura jartzea.
  • Ahal den guztietan, zerbitzuen kudeaketan eragin negatiboa izan dezaketen faktoreak prebenitzeko, aztertzeko eta ezabatzeko behar diren neurriak ezartzea.
  • Urteko helburuak ezartzea eta horiek gauzatzeko baliabide teknikoak, materialak eta giza baliabideak esleitzea, lortu nahi diren kalitate-mailen etengabeko hobekuntza bermatzeko.
  • IT zerbitzuak ematen parte hartzen duten langileen eta zerbitzu horien bezero eta erabiltzaileen arteko komunikazioa hobetu.
  • Zerbitzuak emateko barne-prozesuen eraginkortasuna eta efizientzia hobetU.

Externaliako Gerentziak prozesu horren buru izateko konpromisoa hartzen du, Kudeaketa Sisteman ezarritako baldintzekin konplitzeko beharrezko baliabideak esleitzera ,  bezeroen eskaerak asetzera eta finkatutako helburuak lortzera.

Langile bakoitzaren ardura da politika hori eta Kudeaketa Sistemaren eskakizunak betetzea, lanpostuari aplikatzen zaion heinean. Ez betetzea zigor-arrazoia izan daiteke

Zuzendaritzak