Externaliaren ustez, tratatzen duen Informazioaren Segurtasuna eta bezeroei ematen dizkien IT- zerbitzuen hornidura, negozioaren funtsezko zati bat dira, eta, horregatik, kudeaketa-sistema bat garatu eta ezarri da, ISO/IEC 27001, ISO IEC 27701 eta ISO/IEC 20000-1 arauen eskakizunekin bat etorriz, Etengabeko Hobekuntzaren bideari ekiteko antolamendu- eta metodologia-euskarri gisa, honako hauen bidez:
- Informazioaren eskuragarritasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzea.
- Informaziorako sarbidea eta hura tratatzeko bitartekoak murriztu eta kontrolatu.
- Gure bezeroek informazioaren segurtasunari buruz dituzten betekizunak bete..
- Segurtasun-gorabeherak prebenitzeko, kudeatzeko eta konpontzeko baliabideak izan.
- Zerbitzuak gure bezero eta erabiltzaileen beharrekin bat datozela ziurtatzea.
- Negozio-baldintzak, legezkoak eta erregelamenduzkoak betetzea.
- Teknikoki gaituta eta behar bezala trebatuta dauden langileak izatea, lanak eskatutako kalitate-bermeekin egin ditzaten.
- Langile guztien parte-hartze aktiboa, lanpostuaren autokudeaketaren kontzeptuan eta etengabeko prestakuntzan oinarrituta.
- Produkzio-prozesurako egokiak diren eta eskatutako zehaztasun-mailarekin bat datozen baliabide materialak eskura jartzea..
- Ahal den guztietan, zerbitzuen kudeaketan eragin negatiboa izan dezaketen faktoreak prebenitzeko, aztertzeko eta ezabatzeko behar diren neurriak ezartzea.
- Urteko helburuak ezartzea eta horiek gauzatzeko baliabide teknikoak, materialak eta giza baliabideak esleitzea, lortu nahi diren kalitate-mailen etengabeko hobekuntza bermatzeko.
- IT zerbitzuak ematen parte hartzen duten langileen eta zerbitzu horien bezero eta erabiltzaileen arteko komunikazioa hobetu.
- Zerbitzuak emateko barne-prozesuen eraginkortasuna eta efizientzia hobetu.
Externaliako Gerentziak prozesu horren buru izateko konpromisoa hartzen du, Kudeaketa Sisteman ezarritako baldintzekin konplitzeko beharrezko baliabideak esleitzera , bezeroen eskaerak asetzera eta finkatutako helburuak lortzera.
Langile bakoitzaren ardura da politika hori eta Kudeaketa Sistemaren eskakizunak betetzea, lanpostuari aplikatzen zaion heinean. Ez betetzea zigor-arrazoia izan daiteke
Zuzendaritzak